Zaisa Txingudiko touch errugbi saila larunbat honetan estreinatuko da ligan

Txingudi Toucheko aurreko denboraldian Plaiaundin jokatu zen partida batean

Beste denboraldi batez, Txingudi Touchek modalitate honetako Estatuko zilarrezko mailan jokatuko du beste bost talderekin batera; larunbat honetako talde anfitrioiaren bigarren taldea, Alligators Emerging izenekoa, Valladolideko El Salvador, Getxo Touch eta Pakaru eta Titanes talde madrildarrak.9:30etik aurrera, Arroyo de la Encomiendako (Valladolid) Sotoverde zelaian, denak denen aurkako moduan jokatuko da, eta emaitzak hurrengo jardunaldietakoei gehituko zaizkie, mailaz zein talde igoko den argitzeko.

Talde bidasotarraren deialdia jokalari hauek osatzen dute: Iñaki Urrutxurtu, Gari Mendizabal, Aitor Zazpe, Iñigo Aizpurua, Gorka Eizaguirre, Urtzi Berastegi, David Muñoz, Gorka Nava, Yon Michelena, Aitor Petrikorena, Agustin de Dios eta Luis Petrikorena.

14 urtez azpiko taldeak Ordiziako zazpiko errugbi txapelketa jokatuko duTouch eta 14 urtez azpikoak dira asteburu honetan konpromezuak dituzten klubaren kategoria bakarrak. Azken honek Ordizian jokatuko du bertako taldearen, Hernaniren, Bera Beraren eta Iruñaren aurka, zazpiko errugbi modalitatean, larunbatean, hilak 22, 10:30etatik aurrera.Mota honetako bigarren txapelketa da Zaisa Txingudiko neska-mutilentzat. Duela bi aste Lekarozko torneoa jokatu zuten, lau partidetatik hirutan gailenduz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude