Irungo Udalak jakinarazi duenez, zabalik dago Solas Jolas udalekuetarako libre geratu diren plazetan izena emateko epea, eta maiatzaren 10era bitartean egongo da zabalik. Antolatzaileek gogora ekarri dute, plaza horiek eskuratu ahal izateko derrigorrezkoa dela aurretiko izen-ematea egina izatea.
Udalak azpimarratu du aurten ere inskripzio oso altua izan duela Solas Jolas programak, eta ondorioz, oso gutxi direla libre geratu diren plazak. Izan ere, uztaileko udalekuetarako 593 haurrek eman dute izena, eta abuzturako 66 haurrek. Horiek hala, eskaintzen diren plaza guztiak Lehen Hezkuntzako bigarren zifklokoak izango dira, libre geratu diren bakarrak baitira.
Inskripzioa Irun Txartela edo ziurtagiri digitala erabiliz egin daiteke, Egoitza Elektronikoan ere bai, ala nahiago izanez gero, Irungo puntu desberdinetan dauden udal autozerbitzuko terminaletan: SAC/HAZen -kasu honetan, izapidegileak lagunduta 8:00etatik 19:00etara-, Kateko eta Anakako Kutxabankeko kutxazain automatikoak dauden tokietan, Palmera Montero Gunean, Alhondiga Belaskoenea AAEEn eta San Migueleko Helduentzako eremu sozialean.



