
Irati Amantegi Iriarte irundarra da 2025eko San Pedro eta San Martzial jaiak iragarriko dituen kartel irabazlearen egilea. “Zain” izan da aurtengo kartel lehiaketan bost kartel finalisten artean boto geien jaso dituen lana. Aukeraketa herri-bozketa bidez egin da eta. Guztira 457 boto jaso ditu, emandako 1.518 botoetatik. Piezak 1.200 euroko saria jaso du.
Kartel irabazlearen izenburua ‘Zain’ da. San Pedro eta San Martzial jaietako une esperatuenetako bati egiten dio erreferentzia, jendez beteta eta jaietako kolore klasikoez tindatuta. Lehiaketaren accesita, 300 eurokoa, “Alardea, musika, kolorea eta jendea” lanak jaso du, Alfredo Costa Amiano irundarraren sinadurapean.
Erakusketaren inaugurazioa
Ekainaren 14an, ostirala, inauguratuko da 2025eko San Pedro eta San Martzial jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Inaugurazioa 18:00etan izango da Amaia KZ aretoan. Interesa duten pertsonek erakusketa bisitatu ahal izango dute ekainaren 14tik 29ra, asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.



