Zarpai Hendaiako elkarte historiko bat da, jada mende erdi baino gehiagio duena. Hendaiako herriko besta guztietan parte hartzen duen bere musika bandarengatik da ezaguna. 1970eko bere sorreratik, urteurrenak ospatzeko bestak antolatzeko ohitura dute. 2020ean beren 50. urteurrena ospatzeko asmoa zuten, baina orduko egoerak ez zuen baimendu. Elkartearen 55 urteak 2025ean ospatu arte itxarotea erabaki zuten, baina azken urteotan hendaiarrak bere bestetako bat berriz noiz ospatuko zuten galdezka ari ziren. Hau ikusita, gogo askorekin udazken honetan zerbait antolatzea erabaki dute.
“Beti Zuekin” udazkeneko festa handia izango da elkartearen 55. urteurrenerako motorrak berotzeko balioko duena. Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuan ospatuko da eta bi egunetarako egitarau zabala prestatu dute. Bazter guztietako jendea etortzea nahiko lukete, izan Hendaia, Irun edo Hondarribitik, edo Lapurdi, Nafarro, Gipuzkoa edota edonondik. Denak ongi etorriak izango dira!
Festa urriaren 13an, ostiralean, arratsaldean hasiko da eta bi egunetan zehar kontzertu eta talde ikaragarriez gozatzeko aukera izango da. Hala nola, Artistas del gremio (Zaragoza), Duende (Bordale), Bokale Brass Band (Lapurdi), Triki Blinders (Angelu), Alaiak (Hendaia) y SFM (Lapurdi). Gainera Kaskarot (Donibane Lohitzune), Sans soucis (Bordale) eta Incansables (Hernani) bezalako txarangek ere parte hartuko dute. .
Hori soilik ez da izanen, beste hainbat gauzaren artean, larunbata goizean Ipar Euskal Herriko Danborraden topaketa bat egingo delako eta eguerdian erreki banketa herri bazkari bat izango da. Eta nola ez, jateko eta edateko ez dira faltako, taberna tematikoak izango dira etxola moduan baita gourmet produktuen herrixka bat ere.
Ekitaldiaren inguruko informazio guztia Zarpai Bandaren webgunean topatuko duzue.



