Zer da Community Manager bat? Denek ulertzeko moduan azaldua

Community Manager bat pertsona bat da (proiektu handietan, lantalde bat) marka edo produktu baten eta haren erabiltzaile edo balizko bezeroen arteko zubi-lana egiten duena.

pabloes
Denok gara kontsumitzaile, eta Interneten produktu batzuekin izaten ditugun azturak edo esperientziak kontatu ohi ditugu. Iritzi horiek guztiak oso modu interesgarrian balia ditzakete markak, duela gutxi arte oso garesti bazitzaien ere:
– Produktu edo aktibitate berri bat ezagutarazi dezakegu.
– Markaren irudiaz dagoen pertzepzioa hobetzen lagundu dezakegu.
– Gure bezeroen asebetetze maila ezagutu dezakegu.
– Haien profilari errepara diezaiokegu, gure eskaintza haren arabera moldatzeko.
– Gure produktuen puntu ahulak ezagutu ditzakegu.
– Erabiltzaile batzuek gure lehiakideen produktuak zergatik nahiago dituzten jakin dezakegu.
– Modurik eraginkorrenean erantzun diezaiekegu gure erabiltzaile edo balizko bezeroen komunikazio-beharrei, hartara sare sozialak edo arrakasta handiko bestelako bitartekoak baliatuta.
Enpresa batzuek sarean presentzia aktiborik ez duten arren, haien produktua bai egon daiteke, erabiltzaileen iritzi modura adibidez.
Community Manager batek kudeatzen ditu erabiltzaile komunitate horiek, edo sortzen ditu, aurretik egon ezean; eta xaxatzen ditu, kitzikatzen, kideen kezkak markari helarazteko komunikabidearena eginda. Haren lana norabide bikoa da erabat; areago, Community Managerra gakoa izan daiteke markaren irudi eta komunikazioaren inguruan sortutako gatazkak edo egoera kritikoak konpontzeko.
Egitekoak, beraz, askotarikoak ditu, eta egunerokoan jendetasuna eta trebezia erakutsi beharko ditu, bai eta marketinarekin, komunikazioarekin eta web baliabideekin zerikusia duen guztian ezagutza sakona ere.
Sare sozialak, blogak, on line foroak eta iritzi bat emateko edo harreman sozial bat ezartzeko balio dezakeen web oro izango ditu, bada, lan esparru.
Zeure enpresan bezeroak ezagutzeko eta haiekin harremana hobetzeko kezka baldin baduzu, lagundu zaitzakegu, eta aholkuak eman, arrakastaz egin dezazun. Ez izan beldurrik, nahita edo nahi gabe, zure marka jadanik Interneten dago. Zure esku dago hartaz esaten dena kudeatzen hastea.
Pablo Moratinos
Marketing Online-ko aholkularia.
3yMedia Comunicación Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude