Greziar mitologia ezagunena da. Gai hau per-tsona askori gustatzen zaionez, eta Hades eta Persefoneren mitoa politena denez, mito hau idaztea erabaki dugu.
Demeterrek, nekazari-tzaren jainkosak, alaba bat izan zuen Zeusekin, Persefone, eta harenganako amodio bitxia sentitzen zuen. Egun batean, Hadesek, infernuaren jainkoak, Persefone ikusi zuen, eta hain polita iruditu zitzaion, berarekin maitemindu zen. Horrela, Hadesek lurra ireki eta Persefone eraman zuen, berarekin ezkontzeko.
Demeterrek, erabat etsituta, bere alaba bilatu zuen egun askotan, gau eta egun. Non zegoen jakin zuenean, infernura jaitsi zen bere eginbeharrak ahaztuz. Horren ondorioz, lurra lehorra eta antzua geratu zen, lorerik eta fruiturik gabe.
Zeusek ikusi zuen gizakiek lurrak behar zituztela, eta Hadesi eskatu zion Persefone bakean uzteko. Hortik aurrera, Persefonek zortzi hilabete bere amarekin pasa zituen eta lurra loratu zen, baina beste lau hilabetetan bere senarrarekin, Hadesekin, egon zen eta hilabete horietan lurra ez zen loratu. Lau hilabete horiei negua deitzen diegu.
Vero eta Alvaro,
DBH-4. Hirubide BHI