Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

1919ko maiatzaren 11ean argitaratutako “El Bidasoa” astekarian eskualdeko gaurkotasunarekin loturiko albisteak biltzen dira. Lehen artikuluan Frantzian bizi diren atzerritarren egoera juridikoan eragiten duten legeen aldaketaren berri ematen da. Jarraian, “Moderato … con variaciones” testuan, “RE-LA-MI-DO” izenordez sinatua, bandako musikariari ezberdinen dimisioa salatzen da.

Ondoren, zenbaki batetik bestera errepikatzen den “Anotaciones de un Chismoso” atalean modistek aldizkarian argitaratutako artikulu baten kontra idatzitako kritikarekiko desadostasuna islatzen du aldizkariko kazetariak. Gainera, emakume hauek aldizkari horretako kazetarien kontra botatako irainen zerrenda bat eta guzti argitaratu zuten.

G35152: Irungo erdialdearen ikuspegia ibaieta gainetik (1920).

Ordezko kazetari batek “La Pelota” atala sinatzen du zenbaki honetan, Irun eta Errenteriako bi bikoteen arteko pilota partiduaren kronika eginez. “Cosas que se pasan en Irun” atalean, berriz, Mañuelek gerraren ostean alardearen ospakizunaren berreskurapena aipatzen du sanmartzialetako jaiei begira eta jeneral berriaren hautaketari buruzko eztabaidan, Usebio aukerarik egokiena dela defendatzen du sutsuki. “Cosas de la calle” titulupean, tranbia elektrikoaren instalakuntzarekin zerbitzu honen ibilbidea murriztu eta ordutegiak zabaldu ez direla salatzen da.

Kirol kronikaren barnean Zumarragako Krosa da aipatzen den lehen gaia eta, ondoren, Irungo San Pedroko Krosaren antolakuntzari erreferentzia egiten zaio ere. Futbolean, berriz, Vigo edo Real Union bezalako taldeen azken partiduak dira hizketa-gai. Ostean, “Humoradas” titulupean alkateak tabernetako zaratak murrizteko hartu nahi dituen neurri zorrotzak salatzen dira. Jarraian, txakurra izatearen abantaila eta desabantailak errepasatzen dituen artikulu batean txakur bat txakurtegitik ateratzeak daukan kostu handia salatzen da.

G39715: Angelusa pilota partidu batean zehar.

Marcuello irakurleak aldizkariko kazetarien zintzotasuna zalantzan jartzen duen gutunari erantzuten zaio zenbaki honetan ere. “En el municipio” atalean Udalbatzaren ohiko bilkuran hartutako erabakiak zerrendatzen dira. Ostean, “Ecos de sociedad” atala hiriko pertsona aberatsen bizitzan jasotako gorabeherak errepasatzen dira.

Azkenik, “Noticia” titulupean, publizitatera eskainitako astekariko azken orrialdearen aurretik, guardiako farmazia, izokinen arrantza, Katea auzoko Lorea-Bidea pilotalekuko partidua, antzokietako hurrengo egunetarako programazioa eta udal hiltegiko animalien haragiaren inguruko albisteak publikatzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude