Ziberindarkeriari buruz hausnartzeko eztabaida taldea antolatu dute Irungo Emakumeen Etxean

Irungo Udaleko Berdintasun eta LGTBIQ+ Eskubideen Zerbitzuak jakinarazten du irekita dagoela dagoeneko ziberindarkeriari buruz hausnartzeko eztabaida-taldean izena emateko epea. Azaroaren 28an izango da Irungo Emakumeen Etxean, eta 18 eta 30 urteko emakumeei dago zuzendua.

Azaroaren 25eko programazioaren esparruan, eztabaida-talde hori ziberindarkeriari buruzko azterlanaren barruan kokatzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren azterlan bat da, Sortzen aholkularitzaren laguntza teknikoarekin, eta emakumeen ingurune birtual edo digitalean pairatzen duten indarkeria orotan sakontzea da asmoa.

Horretarako, eztabaida-talde bat antolatuko da Irungo emakume gazteekin, Irungo Emakumeen Etxean, 18:30etatik 20:30etara. Irungo Udalaren webgunean eman daiteke izena. Eztabaida-taldeak 5 eta 10 kide artean izango ditu, guztiak ere 18 eta 30 urte arteko emakumeak, eta Sortzen aholkularitzako emakumezko profesional batek dinamizatuko du.

Informazio gehiago eskuratzeko, deitu 943 50 55 05 zenbakira edo idatzi emakumeenetxea@irun.org helbidera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude