“Zure abenturaren bila” saioak Afrikara bidaia proposatzen du ostegunerako

Ostegun honetan, hilak 20, “Zure abenturaren bila” programaren barruko hamabigarren saioa egingo da “África en moto” saioan Ernes Olaxa bidaiariak Afrikan zehar motoz egindako bidaia azalduko du. Irungo Udaleko kultura arloak antolatutako hitzordua 19:30etan hasiko da, Irungo Amaia KZko hitzaldi aretoan, eta sarrera doakoa izango da. Interesdunak aretoa bete artean sartu ahalko dira.

Saioa gazteleraz izango da, eta Afrikako fauna basatian arakatzen den ikus-entzunezkoa proiektatuko da, 60 bat minutuz. Ondoren, solasaldi bat izango da protagonistarekin.

“África en moto”

“Kontinente bat. Motor bat. Hiru ataleko bidaia bat, hiru hilabetekoa bakoitza. Afrika. Fauna basatia, libre eta dotore. Paisaiak amets batean bezala aldatzen dira: basamortu amaiezinak, zerurainoko mendi garaiak, bizitzaz betetako oihanak. Baina, batez ere, bertako jendea. Apala, indartsua, autentikoa. Begiradarekin hitz egiten duen jendea, bihotzarekin mintzo dena, funtsezkoak hitzik behar ez duela gogoratzeko. Mila aldiz errepikatuko nukeen bidaia, Afrika ez delako sekula amaitzen: beti uzten dizu deskubritzeko zerbait”.

Zure abenturaren bila

Zure abenturaren bila bidaia programa bat da, non gonbidatuek beren bizipen eta esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko zaletasuna kontatzen dituzten, abenturako irudien laguntzaz betiere. Programaren barruan, askotariko esperientziak kontatu izan dira, hala nola Antartikara egindako espedizioak, planetako mendirik garaienetara eta zailenetara egindakoak eta askoz ere leku hurbilagoetan egindako irteerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude