“Aún es tiempo de feminismo” dokumentala eskainiko da Amaia KZn bihar

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi duenez, bihar, martxoak 14, ostiralarekin, “Aún es tiempo de feminismo” (2023) dokumentala eskainiko da Amaia KZn. Proiekzioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Sarrera doakoa izango da baina gonbidapena beharko da. Gonbidapenak Irungo Turismo Bulegoan, webgunean edota Amaia KZko leihatilan  ikuskizuna baina ordu bat lehenago lortu ahalko dira.

Filmak 93 minutuko iraupena du, eta proiekzioan egongo dira, Madrildik etorrita, Teresa Lozano eta Zua Méndez zuzendariak: aurkezpena egingo dute eta solasaldi batean parte hartuko dute proiekzioaren ondoren, ikustera joandakoekin.

Aún es tiempo de feminismo

Espainiako feminismoaren iragana, oraina eta etorkizuna marraztuko dituen mapa osatzeko, esparru guztietan erreferente diren emakumeen testigantza baliotsua jaso da, abiapuntu gisa mugarri historiko bat hartuta: Genero Indarkeriaren kontrako Babes Integraleko Neurriei buruzko 2004ko Lege Organikoa.

Abokatuak, politikariak, filosofoak eta emakumeen eskubideen aldeko aktibistak bildu dira, eta guztiek ere, beren analisien bidez, tresnak eskaintzen dituzte Espainiako feminismoaren egungo egoera ulertzeko.

Zuzendariak

Towanda Rebels izenpean ezagunagoak diren Teresa Lozano eta Zua Méndez dira ikus-entzunezko proiektu honen zuzendariak. Aún es tiempo de feminismo da haien lehen dokumentala, baina esperientzia handia dute ikus-entzunezko edukiak sortzen 2017an sortutako beren aktibismo eta dibulgazio feministaren kanalerako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude