Irungo Udaleko Garapen Jasangarriko arloak jakinarazi du Asteklima azoka izeneko ekimen ibiltaria Irunen izango dela igande honetan, irailaren 24an, Igandero ekimenarekin bat eginez. Ihobek, EEEk, Udalsarea 2030ek, Ekoetxea sareak eta LIFE Urban Klima 2050 proiektuak sustatutako ekimen bat da, eta helburua du klimaren inguruan sentsibilizatzea eta mobilizatzea. Azoka Euskadiko 9 udalerri bisitatzen ari da: Bilbo, Donostia, Vitoria-Gasteiz, Bermeo, Trapagaran, Bakio, Zarautz, Azpeitia eta Irun.
Asteklima azokak karpa batzuk jarriko ditu Colón ibilbidean. Karpa horietan gai batzuk landuko dira, besteak beste: klima-aldaketa, etxeko ohiturak, mugikortasuna, aisialdia eta kontsumoa, Urban Klima proiektua eta nola formalizatu gizarteko gainerakoekin bat egingo duen konpromiso pertsonal bat. Proiektuaren helburua da familiak kontzientziatzea klima-aldaketaren ondorioez eta ondorioak arintzeko eta egokitzeko keinu txikiak eginez eguneroko ohiturak egokitzeak duen garrantziaz. Azokak jolas-dinamika izango du oinarri pasaporte moduan: autodiagnostiko probak, informazioa, balizko jarduketak, etab.
Karpa bakoitzak jolasak ditu eguneroko bizitzako hainbat alderdiren inguruan eta horiek klima-aldaketan duten eraginaren inguruan sentsibilizatzeko. Azken helburua da pertsona bakoitzak erronka bat hartzea, ekintzaren batekin konprometitzea. Erronka hori errazago betetzeko, aplikazio mugikor bat garatu da, pertsona bakoitzari hurrengo 21 egunetan ohiturak aldatzen laguntzeko. Aplikazio horren edukien diseinua eta herritarren konpromiso-keinuak Ihoberen “52 keinu klima-aldaketaren alde” argitalpenean oinarritzen dira.
Azokaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da, eta, Mugikortasun Jasangarriaren Astearen programan ez badago ere, hilaren 22an, ostiralean, amaituko baita, amaiera emango dio egun hauetan gure joan-etorrietan ohiturak aldatzeak dituen abantailak gogoratzeko egin diren jarduerez betetako programa bati. Aipatzekoa, joan den igandean egin zen bizikleta-martxa, Irundar askok egin baitzuten bat ekimenarekin.
Autorik gabeko eguna
Horri dagokionez, gogoratu behar da datorren ostiralean, hilaren 22an, Autorik gabeko Nazioarteko Egunean, Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen esparruan, 10:00etatik 19:00etara, Colón ibilbidearen erdiko erreia soilik bizikletak, trizikloak eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak ibiltzeko izango dela. Alboetako bi erreiak, aldiz, garraio publikoko ibilgailuentzat, taxientzat, larrialdietako ibilgailuentzat, udal-zerbitzuentzat eta eskola-garraiokoentzat erreserbatuta egongo dira; beraz, ibilgailu motordun pribatuak ezin izango dira ordu jakin horietan Colón ibilbidean ibili, betiere Gipuzkoa hiribidetik Francisco de Gainza kalearekiko elkargunera bitartean. Irailaren 23an ere Colón pasealekuko erdiko errailak bizikletentzat bideratuta jarraituko du. Egun horretan zehar, trafiko arrunta ibiliko da baina alboetako bi errailetatik.



