Azken plaza libreak Betti Gottik antolatutako Udalekuetako txikien txandan

Azken plaza batzuk geratzen dira Betti Gottik antolatutako Udalekuetako txikien txandan. Txikien txanda 2013. eta 2016. urteen artean jaiotako haurrentzako da. Txanda hori abuztuaren 12tik 21era izango da.

Txiki eta handien txandan izena emateko data martxoaren 22an amaitzen bazen ere, elkartetik jakinarazi dute txikien txandan azken plaza libre batzuk daudela oraindik. Beraz, plaza horietan izena emateko asmoa dutenak Betti Gotti elkartearen webgunearen bitartez egin dezakete izen ematea. Era berean, zalantzarik izanez gero, idatzi bettigotti2023@gmail.com helbide-elektronikora edo deitu 688 690 545 telefono zenbakira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude