Maiatzaren 4tik ekainaren 23ra, CBA liburutegiak ordutegi zabalagoa izango du eta asteburuetan ere zerbitzua emango du. Data horien artean, ohiko ordutegiaz gain, liburutegia ordutegi honetan ere irekia egongo da: larunbat arratsaldetan 15:00etatik 20:00etara eta igandeetan goizez 9:00etara 13:00etara.
Liburutegiko ikasketa gelaz gain, ez da beste inolako zerbitzurik eskainiko. Gainontzeko zerbitzuek ohiko ordutegiarekin jarraituko dute.



