Gaur aurkeztu da maiatzaren 25ean Irunen egingo den Elektroplaza musika elektronikoko jaialdia. Irungo Udaleko Gazteria Arloko Sergio Javier ordezkariarekin batera, N97 konpainiako Iñigo Jiménez “Jota” eta Irune Muguruza ordezkariek eta eta Txikis del Bidasoa konpainiako Pía Alzaga ordezkariak parte hartu dute. N97k ekitaldia antolatzeaz arduratu da eta Txikis del Bidasoa laguntzaile lanetan arituko da. Jaialdia Urdanibia plazan egingo da.
Gazte zein helduek musika elektronikoaz gozatzeko aukera izango dute. Kartelburu nagusia Toman ekoizle eta disko jartzaile herbeheretarra izango da, musika elektronikoaren munduko erreferenteetako bat, Broodrooster EPa kaleratu berri duena. Beste kartelburua Olga Korol disko jartzaile eta ekoizle ukrainarra izango da, egungo agertoki undergroundeko artistarik aipagarrienetako bat. Gainera, artista emergenteek parte hartuko dute festibalean, hala nola Iñigo Jiménez “Jota”-k: antolakuntzan esku hartzeaz gain, B2B (back-to-back) set bat eskainiko du, Itoitz Urtizberearekin batera. Horrela, artista ezagunek eta talentu gazteek osatuko dute kartela.
Ekimenak Gazteen Partaidetza Bidezko Aurrekontuetan egindako proposamen bati erantzuten dio. Gazteriako ordezkari Sergio Javierrek adierazi duenez, horrelako musika elektronikoko jaialdi bat aurkezten den lehenengo aldia da. Gazteria ordezkariaren hitzetan, “kartelak, nazioarteko artistak eta tokiko talentu berriak biltzen ditu eta ziur arrakasta handia izango duela Irungo gazteen artean”. Gainera, musikaz haratago, familia irundarrek bestelako proposamenez gozatzeko aukera izango dute”.
Musika elektronikoa baino gehiago
Disko jartzaileen saioez gain, familia irundarrek Familia ta Lagun programaren maiatzeko saioa izango dute aukeran. Oraingoan, musika elektronikoaren ingurukoa izango da, eta eskulan tailer batek, dantza tailer batek eta DJing munduaren hastapenak ikasteko tailer batek osatuko dute.
Familia ta Lagun 4 urtetik 11 urtera bitarteko haurrentzako eta haien familientzako programa bat da, eta sormenean oinarritutako hainbat jarduera dibertigarri eta hezigarriren bidez (musikaren, uretako kirolen, yogaren, bizikleta gaineko paseoen… bidez) aisialdiaz familian gozatzeko gune bat sortzea du helburu.
Jaialdiaren antolatzailea N97 da: Iñigo Jiménez eta Irune Muguruza sustatzaileak. Gainera, Jon Sánchez diseinatzaile irundarrak eta Txikis del Bidasoa konpainiak parte hartuko dute antolakuntzan.
Elektroplaza
Elektroplaza jaialdia Urdanibia plazan egingo da maiatzaren 25ean 17:00etatik 22:30era.
Egitaraua:
- 17:00etan Jota b2b Itoitz
- 18:30ean Olga Korol
- 20:30ean Toman
Familia ta lagun: Elektronika familian!
Familia ta lagun programaren barneko Elektronika familian! Jardunaldia berriz, Sarjia parkean 11:30etik 13:00etara
Antolatzailea: Txikis del Bidasoa
Egitaraua:
– Eskulan tailerra, 5 urtetik gorako haurrentzat. Parte hartzaileek beren nahasketa mahai propioa sortu ahalko dute, marrazteko, pintatzeko, collageak egiteko… eskulan eta materialak erabiliz, eta etxera eraman. Gidaria Jon Sáenz del Castillo ilustratzailea izango da.
– Dantza tailerra, interesa duen ororentzat. Parte hartzaileak musika elektronikoarekin eta dantza pauso klasikoekin jolastuko dira. Gidaria Uikan Dantza izango da.
– DJing munduaren hastapenak ikasteko tailerra, 5 urtetik gorako haurrentzat. DJ Lagantek musika elektronikoaren hastapenak irakatsiko dizkie haurrei eta familiei, eta disko jartzaile batek zer egiten duen azaldu eta irakatsiko die, nola lan egiten duen. Dantz Academy izango da ekintza honetan gidari.
– Elektronika Familian! festa, interesa duen ororentzat. Musika elektronikoaz gozatzeko ordu erdiko saio bat izango da, familien neurrira egokitua, eta aurreko tailerrean ikasitakoa praktikatzeko dantzaldi bat. Gidariak DJ Lagant eta Uikan Dantza izango dira.



