Segurtasun eta Herritarren Bizikidetza arloak herritar guztiei jakinarazten die itsasgora handiak iragarri direla urriaren 16, 17, 18, 19 eta 20rako. Ondorioz, baliteke Bidasoa ibaiak gainezka egitea, batik bat Gal estadio inguruko bidegorrietan, Recondoko pabiloi zaharraren eremuan eta Behobiako bidegorriaren tarte batzuetan.
Uholde arrisku horri aurre egiteko, Udaltzaingoak zenbait neurri hartu ditu, eragina ahalik eta txikiena izan dadin. Ibaiak gainezka egiten badu, tarte horietako espaloi eta bidegorriak moztuko dira, hala oinezkoentzat nola txirrindularientzat, bide-tarte horietan. Bestetik, uholde arriskuko eremuaren berri emateko hesiak eta kartelak jarriko dira bide-tarte horietan. Gainera, Juan Thalamas Labandibar kalearen amaieran (Recondo aldean) ibilgailuak aparkatzea debekatu da. Azkenik, konportak instalatu dira Behobian.
Udaltzainak eta Babes Zibileko langileak adi egongo dira itsasaldien bilakaerari. Beharrezko neurriak hartuko dituzte urak gainezka egitekotan eragindako kalteak minimizatzeko.



