Irungo Emakumeen Etxeak lehen urteurrena ospatzeko jaialdia antolatu du larunbaterako

Gaur goizean Irungo Emakumeen Etxearen lehen urteurrena ospatzeko antolatutako  ekintzen egitaraua aurkeztu da. Aurkezpenean Irungo Udaleko Berdintasuneko ordezkari Nuria Alzagak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteko ordezkari Maribel Castellók eta Mari Jose Barral izan dira. Ospakizun jaialdia urriaren 19an, larunbatean izango da, Etxean bertan.

Egun osoan, hiriko emakumeek askotariko proposamenak izango dituzte aukeran, hala nola glosario feministari buruzko tailer bat, mokadu musikatu bat eta María Blanco, Esti Curiel eta Maialen Sorzabalbere umoregileen bakarrizketa bat. Jaialdiaren barruan, Cristina Laborda alkateak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteko Koordinazio Organoko ordezkariek hitza hartuko dute, 13:30ean.

Alzagak nabarmendu du zer erreferentzia garrantzitsua den Irungo Emakumeen Etxea berdintasunean aurrera egiteko: “Irungo Emakumeen Etxea berdintasuna helburu duten proiektuetan eragina izateko topatu, hausnartu eta eztabaidatzeko gune sendoa bilakatu da”, eta horren adierazgarri, Ahalduntze Eskola eta Eskola Feminista: “Hiriko emakumeek gero eta harrera hobeagoa egiten diete” urtetik urtera.

Maribel Castellók gogorarazi duenez, “urteurrenak Irungo Emakumeen Etxearen helburuak tinkoago finkatzeko balio behar digu; alegia, berdintasuna defendatu eta sustatzea eta emakumeen kontrako nolanahiko indarkeriaren aurka borrokatzea, indarkeria matxistaren kontra borrokatzea. Urtebete pasatu da dagoeneko, eta helburu horiek lortzen laguntzen ari garela pentsatzen hasiak gara. Irungo Emakume guztiak elkarrekin lan egitera gonbidatzen ditugu”.

Hona hemen urteurrena ospatzeko jardueren egitarau osoa:

  • 11:45etatik 12:00etara: Ongietorri kafea
  • 12:00etatik 13:30era: “Palabras sonoras” tailerra eta lotzen gaituen trazu morearen eszenifikazioa, Isabel Allende Robredoren eskutik
  • 13:30etik 14:00era: Ekitaldi instituzionala, Irungo Udalaren eta  Irungo Emakumeen Etxea Elkartearen eskutik
  • 14:00etik 15:00era Mokadu musikatua, DJ Petite Rousselen eskutik
  • 15:00etik 17:00era Koktel feminista
  • 17:00etik 18:00era Bidean eta emakumezko monologogileak (Berdinki Zirkua)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude