Pasa den larunbatean, azaroaren 23an, Irun Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zen. Emakundek Irungo Udalarekin elkarlanean bultzatutako lehiaketa honek indarkeria matxista prebenitzeko helburua du. Lehiaketaren 10. edizioaren sari banaketan Ficobako auditorioan egin zen, aretoa ia guztiz betez.
Gazte sarituek, Irunen ikasi edo bizi diren 12 eta 20 urte artekoak, beren lanak aurkeztu ahal izan zituzten eta sariak jaso ere. Hirubide BHI ikastetxeko ikasleek egindako “Safari Feminista” lanak, Irun Beldur Barik Sari Nagusia irabazi zuen lehiaketaren lehenengo kategoria. Bigarren kategorian berriz, Irungo La Salle BHIko ikasleen “Gizarte Matxista Metaforen Arabera” lanak irabazi zuen Irun Beldur Barik Sari Nagusia.
Hortaz gain, 400 euroko saria banatu zitzaion kategoria bakoitzeko lan honerenari eta 100 euro irabazi ez zuen aurkeztutako lan bakoitzarentzat.
Beldur Barik helburua
Beldur Barikek indarkeria matxistako ekintzak eta jarrerak prebenitzeko xedea du, baita errespetuan, tratu onean eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzea ere, askotariko ekimenen bidez.
Lehiaketaren asmoa da neskek beren bizitzako esparru guztietan jasaten duten indarkeria matxistaren agerpenak ikusaraztea, haien eguneroko testuinguru eta espazioetan hautematen den desberdintasunaren ondorio diren aldetik.



