Urriaren 23an, larunbatean, erritmo moteleko Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketak amaitu ziren. Gipuzkoako Federazioak antolatuta, Salto Bidasoa Xake, Gros, Beraun eta Eibar xake taldeek parte hartu dute bertan. Txapelketak 7 kanporaketa izan ditu, 90 ‘+ 30 “-ko erritmoan jokatuak.
Lehiaketa honetan parte hartzeko, beharrezkoa da 11 urte baino gehiago izatea eta federazio-lizentzia indarrean izatea. Salto Bidasoa xake klubeko 20 ordezkarik parte hartu zuten bertan. Guztira, 7 podium eta 4 igoera lortu dituzte.
Aurten, bigarren mailako kategoria (Elo Fide >1700) Errenterian, Donostian eta Eibarren jokatuko da, eta hirugarren mailakoa Irunen (Salto Bidasoa X. K.), Errenterian, Donostian eta Eibarren.
Preferente eta Lehenengoa Eibarren jokatzen da, eta Kadeteak (2009an jaiotakoak eta ondorengoak) eta Superbeteranoak (1960an jaiotakoak eta aurrekoak) Salto Bidasoa Xaken.
Emaitzak
Absolutua (Preferente eta Lehenengoa) – Eibar: Ibon Muñoz, Lehen mailako Txapelduna eta Preferentera igotzea: Iker Arri eta Ibon Muñoz Ferreira.
Bigarren maila, Donostia: Jon Vernier txapeldunordea eta lehen mailara igotzea: Edu Tellechea, Ricardo Campos, Jon Vernier eta Alexandru Banari.
Hirugarren maila, Irun: Imanol Castejón, Hirugarren sailkatua eta Bigarren mailara igotzea: Imanol Castejón, Danel Artola, Telmo Mayo, Mª Angeles Piera, Andres Prieto, Juan Manuel Reyes Saavedra, Juan Manuel Reyes Garcia, Iñigo Ruiz, Francisco Tarro.
Hirugarren maila, Eibar: Adur Muñoz, Txapelduna eta Bigarren mailara igotzea.
Kadete, Irun: Jon Vernier, txapelduna eta Siena Ibarra, txapeldunordea. Adur Muñoz, Siena Ibarra, Danel Artola, Jon Vernier, Aimar Arreche, Marco Prieto.
Superbeteranoak, Irun: Andoni Orube, Hirugarren sailkatua. Andoni Orube Bona eta Juan Manuel R. Saavedra