“Lau eskutara” nazioarteko jardunaldi gastronomiko eta kulturalak egingo dira azaroaren 27tik 29ra Irunen. Ekimen horrekin bat egin dute Cilántropo jatetxeak, Hoyo 19 jatetxeak, Curry Indian Food jatetxeak eta Lurka Chocolate de Origenek.
Nuria Alzaga lehen alkateorde eta Hiri Bultzadako ordezkaria Luis Marianoko Cilántropo jatetxe mexikarrean izan da gaur egitasmoa aurkezteko. Ordezkariak komunikabideen aurrean nabarmendu duenez, «Udalak oso balorazio ona egiten du horrelako ekimenen aurrean eta, haratago joanda, babesa eta laguntza ere ematen dizkiegu. Izan ere, positiboa da Irungo ostalariek elkarlanean jardutea eta horrelako ekitaldiak antolatzea, herritarrentzat oso erakargarriak direlako eta tokiko merkataritza dinamizatzen eta biziberritzen dutelako. Gainera, aipatzekoa da ekimen honek, zehazki, Udalaren zuzeneko laguntza duela, Irungo merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko laguntzen bidez».
Zuzeneko babes hori PERCO izeneko laguntza-ildoaren barruan kokatzen da. Irungo merkataritza txikizkaria eta ostalaritza laguntzea da xedea, estrategia kolektiboak sustatuta eta jarduerak hiriko ekonomian integratzeko beste modu batzuk bultzatuta. Gaur egun, Irungo Udalak 100.000 euro bideratzen ditu Irungo merkataritzara, interes estrategikoko proiektuetarako, merkataritzaren plan estrategikoaren esparruan.
«Lau eskutara» jardunaldiak
Azaroaren 27an, 28an eta 29an egingo dira jardunaldi gastronomiko horiek, eta herritarrek Euskal Herriko, Indiako eta Mexikoko gastronomiaren ezaugarri diren zaporeak dastatzeko eta ezagutzeko aukera izango dute.
Azaroak 27, asteazkena
Hitzaldia: Txokolatearen garrantzia eta Mexikoko sukaldaritza munduan zehar (Lurkako Pablo Ibarretxe eta Cilántropoko César Sánchez sukaldarien eskutik)
- Ordua: 18:30etik 19:30era.
- Lekua: Oiasso museoa
- Edukiera: 40 eta 60 lagun artean.
Ardo dastaketa
- Ordua: 20:30etik 23:00era.
- Lekua: Cilántropo jatetxea, Lurkarekin elkarlanean.
- Edukiera: 28 lagun, zortzi denboratan, ardo aldaketekin.
- Prezioa: 65 euro.
Azaroak 28, osteguna
Afaria 6 denboratan
- Ordua: 20:30etik 23:00era.
- Lekua: Curry jatetxea, Cilántropo jatetxearekin elkarlanean
- Edukiera: 40 lagun.
- Prezioa: 65 euro.
Azaroaren 29, ostirala
Pintxo arratsaldea
- Ordua: 13:30-16:00.
- Lekua: Hoyo 19 jatetxea, Curry eta Cilántropo jatetxeekin elkarlanean.
- Edukiera: guztientzako irekia.