Bihar arratsaldeko kalejirak eragina izango du hiriguneko zirkulazioan

Udaltzaingoak bihar, abenduaren 20an, kalejiraren ondorioz zirkulazioan egingo diren etenen berri eman du. 18:30ean hasiko da kalejira, San Juan plazan, eta 20:00etan bukatuko da gutxi gorabehera.

18:30-18:40

Gipuzkoa hiribidetik Colón ibilbidera sartzen diren ibilgailuak Nafarroa hiribidearen eta Eliza karrikaren arteko bidegurutzeraino bakarrik joan ahalko dira.

Ez da izango San Juan plazako parkinga Jenaro Etxeandia plazan eta Eliza karrikan barrena erabiltzerik. Mendibileko parkingeko sarrera eta irteeretan, berriz, ez da izango aldaketarik.

San Juan eta José Ramón Agirretxe plazetako taxi geralekuetan, etenak puntualak eta laburrak izango dira, desfilearen martxaren arabera.

18:40-19:45

Colón ibilbidea guztiz itxita egongo da Francisco de Gainza karrikaren eta Iparralde eta Gipuzkoa hiribideen artean.

Parkingetako sarrera eta irteeretan ez da izango aldaketarik.

19:45-20:00

Gipuzkoa hiribidetik Colón ibilbidera sartzen diren ibilgailuak Nafarroa hiribidearen eta Eliza karrikaren arteko bidegurutzeraino bakarrik joan ahalko dira.

Ez da izango San Juan plazako parkinga Jenaro Etxeandia plazan eta Eliza karrikan barrena erabiltzerik. Mendibileko parkingeko sarrera eta irteeretan, berriz, ez da izango aldaketarik.

San Juan eta José Ramón Agirretxe plazetako taxi geralekuetan, etenak puntualak eta laburrak izango dira, desfilearen martxaren arabera.

Desfileko parte hartzaileak Almudena Grandes plazatxoan sartutakoan kenduko dira murrizketak, behin haietan segurtasuna bermatuta, 20:00etan gutxi gorabehera.

Aldaketak Irunbuseko zerbitzuan

Hurrengo hauek dira emango diren aldaketak Irunbuseko zerbitzuan 18:30etatik 20:00etara, gutxi gorabehera:

L1: ZAISA-OSPITALEA

Ospitalerantz

  • 18:30etako irteeratik 19:30ak arte, gutxi gorabehera: autobusak Fermin Calbetoneraino iritsiko dira, alda-geltokia hartu, Nafarroa hiribidetik jaitsi eta GI-636a hartu Zubimuxuko biribilgunera arte, hortik Hondarribia kalea igo eta jaisteko, ondoren bere ohiko ibilbidea berreskuratuz Ospitalerantz.
  • 19:45etan irteera: Nafarroa hiribideko eta Fermin Calbetoneko geltokiak bertan behera geratzen dira (alda-geltokia EZ operatibo).

Zaisarantz

  • 18:30etako irteeratik 19:15ak arte, gutxi gorabehera: autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Geltokiko geralekua arte, non Hondarribia kaletik jaitsiko dira GI-636a hartzeko Oxinbirileko biribilgunea arte, hortik Nafarroa hiribidea igoko dute alda-geltokia hartzeko eta horrela ohiko ibilbidea berreskuratu Zaisarantz.
  • 19:30etako eta 19:45etako irteerak: Nafarroa hiribideko eta Fermin Calbetoneko geltokiak bertan behera geratzen dira (alda-geltokia EZ operatibo).

L2: SAN JUAN-KATEA

18:40etako irteeratik 20:00ak arte, gutxi gorabehera: Fermin Calbetoneko burua Gipuzkoa hiribidea, 1era lekualdatzen da.

L3: SAN JUAN-ARTIA

18:30etako irteera Nafarroa hiribidea, 18tik egingo da.

L4: SAN JUAN-ANTZARAN-OLABERRIA

18:45etako irteeratik 19:45etara, burua barne, Gipuzkoa hiribidea, 1era lekualdatzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude