Irun larunbatean San Tomas eguna ospatzeko prestatzen ari da

Abenduaren 21ean, larunbatean, San Tomas eguna ospatuko dute Irunen. Horretarako, Irungo Udaleko Kultura Arloak egun osoan zehar Urdanibia plazan egingo duen azokako egitarauaren berri eman du.

Ospakizuna goizeko 08:30ean hasiko da. Orduan, baserriko produktuen erakusketa-lehiaketan parte hartuko duten postuak banatuko dira. Udalak berak eta Irungo Euskal Kirolak elkarteak antolatzen dute erakusketa-lehiaketa, eta 09:30ean hasiko da.

10:00etan, txosnak irekiko dira. 10:30ean, ezti dastaketa hasiko da. 11:00etan, haurrentzako kandela tailerra egingo da. Emanaldiak goizeko 11:00etan hasiko dira Txorimaloak Soinu Taldearekin. 11:30ean, Adaxka Dantza Taldearen txanda izango da eta, 12:00etan Eraiki Dantza Taldeko neska-mutilek hartuko dute Urdanibia plazako eszenatokia.

12:30ean berriz, barazki, animalia eta ezti lehiaketetako sariak banatuko dira. Azkenik, 13:00etan, Elatzeta Abesbatzaren emanaldia hasiko goiza borobiltzeko.

Arratsaldean, berriz, 18:30ean, Irungo Musika Eskolako eta Kontserbatorioko ikasleen emanaldia izango da lehena. 19:00etan, Auntxa Trikitixa Taldearen txanda izango da; 19:30ean, Ibarla Meaka Dantza Taldea eta Meaka Euskal Dantza Taldea elkarrekin arituko dira. 20:00etatik aurrera Kemen Dantza Taldeak erromeriarekin plaza dantzan jarriko du. Gaueko 21:00etan Burrunba Elektrotxarangak hartuko du emanaldien erreleboa, jaia plazara jaitsiz. Azkenik, 23:00etan, Goxua’n Salsa taldearen kontzertua hasiko da

Zirkulazio murrizketak

Udaltzaingoak ez du uste beharrezkoa izango denik zirkulazioa etetea, baina, Urdanibia plazaren inguruan jendetza pilatzen bada eta zirkulazioa segurua ez bada, horrela murriztuko da:

  • Korrokoitz karrikan, bertakoak bakarrik sartu ahalko dira, eta, horretarako, hesi bat jarriko da sarreran, Uranzu karrikako bidegurutzean.
  • Santa Elena karrikatik Urdanibia plazarantz doazen ibilgailuak Larreaundirantz bideratzeko hesiak jarriko da.
  • Santa Elena karrika osorik itxiko da, eta, horretarako, seinaleak jarriko dira Dolores Salís kaleko bidegurutzean, Ermita karrikaren irteeran, Ermita karrikaren eta Uztapide Bertsolaria kalearen arteko bidegurutzean eta haurtzaindegiko biribilgunean.
  • Uranzu eta Korrokoitz karriken arteko bidegurutzeko zirkulazioa etengo da, eta, horretarako, ibilgailuak Urdanibia plazara ezin sartzeko seinaleak jarriko dira.

Furgonetak Prudencia Arbide karrikatik aurrera ezingo dira sartu Urdanibia plazan, eta azokako parte hartzaileen ibilgailuek Eguzkitza kaletik desbideratu beharko dute, beti bezala, eta ez dute izango Larreunditik Eguzkitzaldea karrikara sartzerik. Etenak 08:00etan hasiko dira.

Aldaketak Irunbuseko zerbitzuan

Irunbuseko zerbitzuaren harira, 09:00etatik, L4: San Juan-Antzaran-Olaberria-k ezin du igarotzea bermatu ezta S.J. Langile eta Urdanibiako geltokiak ere jende pilaketaren eta eman daitezkeen trafiko mozketen aurrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude