Irunbus hiri barruko autobusen zerbitzuak berrikuntza esanguratsuak dakartza 1. linean. Autobusen erabiltzaile kopuruak gora egin duela ikusi ostean, Zaisa-Ospitalea ibilbidean ordutegia aldatzea erabaki da. Aldaketak 2025eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean.
Alde batetik, ordutegiak sinplifikatuko dira, horien ulermena errazteko. Orain arte, astegunetan, autobusak 6:07etatik aurrera abiatzen ziren, hamabost minutuko maiztasunarekin (6:07an 6:22an, 6:37an). Urtarrilaren 1etik aurrera, espedizio guztiak bi buruetan ordu hauetan irtengo dira: puntuan, eta laurden, eta erdi eta laurden gutxiagotan (Adibidez, 8:00etan, 8:15ean 8:30ean, 8:45ean…), eta egun osoan zehar mantenduko dira, Zaisa eta Ospitaleko lehen irteerak izan ezik, horiek 06:00etan eta 06:30ean izango baitira, baita eguneko azken 6 irteerak ere, 20 minuturo.
Zaisako irteerak 21:00etatik aurrera, puntu-orduetan, eta hogeietan eta hogei gutxietan izango dira. Azken irteerara arte, 22:40an. Ospitaleko irteerak 20:50etik aurrera, eta hamarretan, erdietan eta hamar gutxietan izango dira. Azken irteera arte, 22.30etan.
Beste hobekuntza esanguratsu bat 4 autobusen funtzionamendua da, lehen ordutik. Lehen 3 ibilgailu bakarrik ibiltzen ziren goizeko lehen orduan 07:30ak arte, baina orain, eskolara sartzearekin batera, bosgarren autobus bat jarriko da, 07:25ean Zaisatik irten eta Txingudi ikastolara iritsiko dena, puntako orduan zerbitzua indartu ahal izateko.
Lehenengo lineak izan ezik, gainerako lineek ohiko ordutegiei eutsiko diete.



