Erroibide Irun Gabonetako 3. Txapelketa jokatuko da urtarrilaren 5era bitarte Artalekun

Erroibide saskibaloi klubak antolaturik, urtarrilaren 5era bitarte Erroibide Irun Gabonetako 3. Txapelketa jokatzen ari da Artaleku kiroldegian. Bi asteburuz jarraian jokatuko dira txapelketa osatuko duten partiduak.

Lehen partiduak abenduaren 28an eta 29an jokatu ziren. Abenduaren 28an, neska eta mutil kadeteen partiduak jokatu ziren. Abenduaren 29an, berriz, haur neska-mutilen partiduak jokatu ziren.

Txapelketaren azkeneko hitzorduak datorren asteburuan jokatuko dira, abenduaren 4an eta 5ean. Abenduaren 4an, larunbatean, junior neska-mutilen txanda izango da. Abenduaren 5ean, berriz, senior neska-mutilak lehiatuko dira.

Saskibaloi talde hauek parte hartu dute txapelketan: Oiarso Saskibaloi Kirol Taldea, Hendaye Basket-Ball, Antigua Luberri saskibaloi taldea, Hondarribia Ikasbasket saskibaloi kluba, Beasaingo Kirolaren Lagunak, Saski Axular eta Erroibide Saskibaloi taldea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude