Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioa elikagaien karabana antolatu du Tinduf-era (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Orain dela 49 urte han bizi dira 165.000 pertsona, ezer gabe, gehienak emakume eta umeak.
Lagundu nahi dutenek horretarako aukera izango dute Kabigorrin urtarrilaren23 tik 25ra arte. Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan atuna, sardinak, arroza, azukrea, lekaleak, pasta eta emakumeentzako konpresak jasoko dituzte. Janariak ekarriz gero, kristalezko poteetan ez egotea eskatzen dute, baizik eta plastikoz bilduta; hara eramateko hobeak dira eta.
Harrera familien bila
Halaber, 2025ko uztailan eta abuztuan Euskal Herrira etorriko diren 9-12 urte arteko neska-mutil errefuxiatu sahararentzat harrera-familien bila hasi da Tadamun elkartea. Beraz, seme-alabek beste bizimodu bat ezagutzea eta baloratzea nahi dutenek eta interesa dutenek Udaleko Ongizate Sailarekin edo Txingudi Sahararekin Tadamun Elkartearekin harremanetan jar daitezke, 2025ko martxoaren amaiera arte. Elkartearekin harremanetan jartzeko, idatzi tadamum@hotmail.es helbide elektronikora edo deitu 628569463 telefono zenbakira.



