Urtea kultur eta aisialdi jarduerez beteta hasi da Irungo gazteentzat

Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatuta, Artia eta Martindozeneako Gaztelekuak eta GazteARTEan Konekta zerbitzua 12 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzendutako jardueren programazio zabalarekin abiatuko  dute urtea.

Hilabete osoan, irundar gazteek aisialdiko eta denbora libreko jarduera-eskaintza erakargarria izango dute, baita aire zabaleko kirol-jarduerak ere: txokolatea egiteko tailer bat, bilar txapelketa bat edo origami tailer bat, besteak beste.

Ohi bezala, Martindozeneko Gaztelekuak bi gune izango ditu adinaren arabera banatuak. Ostiralero eta larunbatero Gaztelekuko bigarren solairua 15 urtetik 18ra bitarteko gazteentzako bakarrik izango da, irundar gazteentzat proposamen interesgarriak sortu eta gara ditzaten.

Ondoren, bi Gaztelekuen jarduera-programa eta Martindozenea Gaztelekuko lehenengo solairuan 15-18 urtekoentzat dagoen espazioko programa erantsi ditugu.

Ezagutu Artiako programazioa hemen.

Ezagutu Martindozeneako programazioa hemen.

Ezagutu 15-18 urtekoen espazioko programazioa hemen. 

Izen-emateak

Jarduera gehienak doakoak izango dira eta izen-ematea Gaztelekuetara edo WhatsApp edo Instagrameko kanalen bitartez egin ahalko da.

Gazteleku Artia

Telefonoa: 681 946 798

Instagram: @gazteleku_artia

Gazteleku Martindozenea

Telefonoa: 690 706 471

Instagram: @gazteleku_martindozenea

15-18 gunea

Telefonoa: 656 794 372

Instagram: @gazteleku_martindozenea

Ordutegia

Artiako eta Martindozeneko gaztelekuak

Astearte, asateazken eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara

Ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara.

15-18 urtekoen espazioa

Ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude