Lur Alai Squash klubak urteberri txapelketa jokatuz hasi du 2025. urtea

20 lagun bildu ditu Lur Alai Squash klubak 2025ean antolatutako lehen txapelketak: Urteberri txapelketa. Guztira 12 heldu lehiatu dira, emakume eta gizonez osaturiko taula mixto batean eta 8 gazte, denak Lur Alai eskolakoak.

Gaztetxoen artean “fitxaje” berri bat gailendu zen gainontzekoen artetik, Adur Osa hain zuen. Iker Fernandez, gaur egun klubeko jokalarik onenak, gripeak jota, azken unean txapelketan ezin parte harturik geratu zen. Oier Arretxe zilarrezko postuan amaitu zuen, Adurren aurka final estu eta ikusgarri bezain borrokatua jokatu ostean.

Helduetan, ohikoa izaten den bezala, Xabi Azaldegi eta Iñaki Garciaren arteko finala izan zen, Xabiren garaipenarekin amaitu zelarik. Hirugarren Gorka Arretxe eta laugarren Pablo Marzo izan ziren.

Hala ere, Lur Alai squash klubetik azaldu dutenez, honelako txapelketa ez ofizialetan, sailkapenak ez du asko axola: “urte berria, squashean denboraldiaren hasiera, erritmoa hartzeko eta datozen txapelketak prestatzen hasteko aitzakia aparta da hauxe”. Klubetik gaineratu dutenez, “hau hasi besterik ez da egin”. Lur Alai Squash klubetik partaide guztiei eskerrak eman dizkiete eta gogor eta gogoz jokatzen jarraitzera animatu dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude