BM Bidasoa Iruneko emakume kadeteen taldeak igoera lortzeko borrokatuko du

Asteburu honetan igoera promozioetako bat jokatuko da Ermuan, emakumezkoen kadete mailako Euskal Ligako Bigarren Fasea jokatzeko. Itzuli bakar batean burutzen den lehiaketa da, eta ostiral honetan, urtarrilaren 24an, eta urtarrilaren 26an, igandean, jokatuko da. Sailkatutako lehen hiru taldeek postu bat lortuko dute Euskal Ligan.

BM Bidasoa Irun taldeak, Eñaut Uruñuela Bidasoa Kirol Klubeko Emakumezkoen Arloko Koordinatzaile Teknikoa bere entrenatzailea denak, bere postua lortu zuen Gipuzkoako Kadeteen Ligan denboraldi oso erregularra egin ostean. Gipuzkoako Ligan bigarren postuan sailkatu da BM Bidasoa Irun taldea, Saieko Olatzekin berdinduta, baina golaverage txarragoarekin.

BM Bidasoa Irunek igoera promozioan jokatuko dituen partidak honako hauek izango dira, Ermuko Miguel Angel Blanco kiroldegian jokatuko direnak: Urtarrilak 24, ostirala, 18:00 BM Bidasoa Irun – Errotabarri, urtarrilak 25, larunbata, 15:00 BM Bidasoa Irun – Basauri eta urtarrilak 26, igandea, 16:30 Muskiz –BM Bidasoa Irun.

Gainera, beste hitzordu garrantzitsu bat dugu klubeko emakumezkoen sailerako asteburu hontan. Izan ere, ID Trans Bidasoa Irun jubenil taldeak ere partida garrantzitsua jokatuko du Euskal Ligara igotzeko asmoz. Juanjo Garrok entrenatutako Jubenil nesken taldeak Goizper Bergara hartuko du Artalekun, urtarrilaren 25ean, larunbata, 16: 00etan. Gipuzkoako txapeldunen titulua eta Euskal Ligara igotzeko promozioa antolatzeko aukera egongo dira jokoan (otsailaren 31ko/2ko asteburuan jokatuko da promozioa).

Aipatzekoa da, halaber, Klubeko kadete eta jubenil taldeek lortutako emaitza onei esker, Bidasoa Kirol Klubak maiatzean jokatuko den Euskal Ligara igotzeko fasean parte hartzeko eskubidea lortu duela, klub bezala 2025-26 denboraldirako plaza jokatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude