Arizmendi Almirantea eta Nicolás Guerendiáin kaleetako oinezkoen pasabideak hobetuko dira. Obrak astelehenean, martxoaren 17an, hasiko dira. Pasabideetako zolagaina birgaitzeko lanak egingo dira. Aurreikuspenen arabera, pasabide bakoitzeko lanak egiteko epea hamaika egunekoa izango da, ezustekorik ez badago eta eguraldiak laguntzen badu betiere.
Lanak egin bitartean, aldaketak izango dira zirkulazioan; aipagarriena, Arizmendi Almirantea kalean: aste batean, ez da izango Iparralde hiribidetik Mendibil aldera sartzerik, eta Eloy Iglesias eta Maritxu Anatol kaleetako auzotarrak bakarrik sartu ahalko dira bertatik.



