Bihar hasiko dira Araba kalea Oiakinta bidearekin lotuko duen espaloia eraikitzeko lanak

Bihar, martxoaren 11n, hasiko dira Katea auzoan espaloi berri bat eraikitzeko lanak. Espaloi berriak Araba kalea eta Oiakinta bidea lortuko ditu, GI-3452 errepidearen alboan. Espaloi berria 130 metro luze eta 2,20 metro zabal izango da, eta errepidearekiko paralelo dagoen oinezkoentzako bideari jarraipena emango dio

Irungo Udaleko Obretako, Mantentze Lanetako eta Azpiegituretako Arloak jakinarazi duenez,  espaloiaren luzetara, argiztapen sare bat instalatuko da, 6 argi puntuz (8 metroko sei zutabez) osatutakoa. Era berean, euri urak biltzeko saneamendu hodi berriak eta oinezkoak Araba kalera ez erortzeko baranda bat ere ipiniko dira.

Obra Excavaciones y Transportes Orsa, S.L. enpresari esleitu zaio. Aurrekontua 167.378,27 eurokoa da, BEZa barne, eta 3 hilabeteko epea dute lanak egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude