Hiriko espaloien egoera hobetzeko konponketa lanak

Oinarrizkoak ez diren jardueren etenaldia amaitu ostean, Irungo udaleko Obren arloak azaldu du egun hauetan zehar espaloien kanpainan aurreikusitako lanak amaituko direla egun hauetan zehar. Izan ere, obra hauen bitartez, irisgarritasuna eta oinezkoek mugikortasuna hobetu nahi dira.

Lanak amaitu edo amaitzeko gutxi falta da honako puntu hauetan: Diana, Martxoak 8, Navegantes kaleetan eta Meakako udal mintegia inguratzen duen espaloia. Cristina Laborda Obra arloko ordezkariak azaldu duenez, “Udalean zuzenean antzemandako akatsak edo hiritarrek eta-auzo elkarteek egindako eskakizunak erantzunez egiten diren lanak dira”. Construcción Otegui-Gaztañaga S.L enpresak burutzen ari ditu lanak 142.356,69 eurotako aurrekontuarekin eta obrak egiteko 4 hilabeteetako egikaritze-epearekin. “Lanak espaloia zabaltzea, lurzorua konpontzea edo espaloirik gabeko tokian espaloia sortzea eta, beharrezkoa izatekotan, argiztapen berria kokatzea izan daitezke, besteak beste” gaineratu du Cristina Labordak.

Diana kalean egindako obrak

Diana kalea

Obra amaituta. Lanen bitartez kaleko atari bakoitietarako sarbidea erraztea lortu da 2 metroko zabalera duen espaloi berri bat sortuz. Espaloi berria Migudel de Ambulodi kalearekin elkartzen da. Lurzorua hobetzeaz gainera, argiztapenaren kanalizazio berria kokatu da LED teknologiarekin.

Meakako espaloia ( Mintegiko zatia)

Ibarla-Meakako errepidearen alboan dagoen espaloia, zehazki, Borda Txiki zubia eta udal mintegiaren arteko zatian bide-zoruak kalte nabarmenak zituen. Espaloiaren inguruan kokatutako zuhaitzen sustraiek zoladuran goragune irregularrak sortu zituen, oinezkoentzako arriskuak eraginez. Lurzoruan sortutako arrailak denborarekin handiago bihurtzen ari ziren. “Alkatea auzoetan” programaren bitartez bildutako eskari izan da.

Gaur egun, gutxi falta da espaloiko lanak amaitzeko eta, eguraldiak ahalbidetuz gero, aste honetan zehar asfaltatzen lanekin amaituko da, inguruko argiak aldatzeaz gainera. Puntu zehatz honetako argiak aldatzeaz gainera, Blaiako zubiraino iristen diren argiak ere aldatzea aurreikusita dago.

Martxoak 8 kaleko lanak amaituak

Martxoak 8 kalea

Obrak amaituta. Lan horien helburua kaleko espaloi batean sortutako malda handiak ezabatzea zen oinezkoen sarbidea errazteko. Lanak 8. atariaren inguruko espaloian egin dira, bertako zoladura berrituz. Espaloiaren inguruan kokatuta lorategietako zintarriak aldatu, estolda-zulo berria sortu eta erreten berri bat ipini da lur gaineko isurketek eragindako urak biltzeko.

Navegantes kaleko 13-15. zenbakiak

Aste honetan zehar Navegantes kaleko 13. eta 15. zenbakien arteko espaloia zabaltzeko lanak amaitzea aurreikusita dago, gutxienez, espaloiak inguruko espaloien zabalera berdina izan dezan. Galtzadako zintarria mantendu arren, zoladura baldosa hidrauliko bitartez kendu. Argi puntuak duela gutxi berritu dira, baina, argiztapena lanak gauzatutako zatian kanalizatzeko lanak egingo dira. Hortaz gain, kale-argia metro batzuk mugituko da.

Miguel de Astigar kalea ( trafiko mozketa)

Lanen hasiera aste honetarako aurreikusita dago. Lanen helburua oinezkoentzako espaloietan zoladura jartzea da, Jacobo Arbelaitz kalean erabili zen zoladura berdina erabiliz, eta argiztapena LED teknologiarekin berritzea. Azpimarratzeko da, behin lanak hasita eta 2-3 asteetan zehar, Cipriano Larrañaga Colón pasealekuarekin lotzen duen errepidean moztuta egongo dela goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte. Ibilgailuak Argentinar Errepublika kaletik desbideratuko dira.

Bestelako esku-hartzeak

Era berean, kanpaina honetaz gainera, Obra arloak agindutako bestelako hobekuntza lanak martxan jarri dira Tadeo Murguía eta Peio Bixente kaleetan, aurretik aipatutako lanen helburu antzekoarekin. Proiektuaren helburu nagusia espaloien egoera hobetzea da, espaloiak zabaltzea eta  zoladura berritzea. Gainera, udal azpiegiturak berrituko dira, hala nola, argiztapena, edateko ura eta saneamendu-sarea. Obrak egiteko aukeratu den enpresa Jaizubia Obras enpresa da eta aurrekontua 333.069,74 eurokoa da. Tadeo Murguíako lanak amaituta daude eta Peio Bixenteko obrak martxan daude.

Egun hauetan zehar hobetuko den beste espaloi bat Katea auzoko Euskotren geltokira doan espaloia izango da. Aste honetan espaloiko argiztapena kokatu eta barandak ipiniko dira. Kateako auzo-elkarteak egindako eskaria da eta aurrekontua 60.000 eurokoa izan da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude