Hiriko kaleak hobetzeko asfaltatze kanpaina hasi da

Gaur hasi da Irungo kaleak asfaltatzeko ohiko kanpaina. Irungo Udaleko Obra, Mantentze eta Azpiegitura arloak jakinarazi duenez enpresa esleipenduna Excavaciones y Transportes Orsa SL da, 299.999,99 euroko kontratua du (BEZa barne) eta hiru hilabeteko epean egin beharko dira lanak.

Obra, Mantentze eta Azpiegitura ordezkaria den Jon Ugarte Nafarroa hiribidean izan da gaur goizean, Arbelaitz Jauregiaren ondoan, kanpainan jardungo den tokietako bat baita. “Hainbat eta hainbat urtetan bezala, berriro martxan jarri dugu herritarrek hainbeste baloratzen duten eta hain garrantzitsua den kanpaina hau. Jon Ugartek gaineratu duenez, “Udaletik beti saiatzen gara gure kale eta bide publikoak ahalik eta egoera onenean mantentzen, eta kanpaina honi esker lortzen dugu”.

Lan horietan, egokitu egiten dira ibilgailuen eguneroko joan-etorriak gehien kaltetutako bide-zatiak. Asfaltatze-lanak amaitu ondoren pintatu egiten da.

Kale eta kale-zati hauetan lan egingo da aurtengo asfaltatze-kanpainaren barnean:

  • Nafarroa hiribidea (Dunboako ubidearen eta Eliza karrikaren arteko zirkulazioaren bi noranzkoak).
  • Pikoketa karrika.
  • Aldapeta karrika (Karrika Nagusiaren eta Joaquín Gamón kalearen arteko zatia).
  • Francisco de Gainza karrika (Colon ibilbidearen eta Beraketa karrikaren arteko zatia).
  • Araba kalea.
  • Iparraguirre kalea (Harrobieta kalearen eta Bienabe Artia kalearen arteko zatia).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude