Irungo Emakumeen Etxea Dunboako auzo elkartera iritsiko da ostiralean bakarrizketa formatuan 

Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkartearen (IEEE) arteko hitzarmenari esker, urte berriarekin batera, “Emakumeen Etxea Irungo Auzoetan” jarduera itzuli da. Hala, Dunboa auzoko, Santiagoko eta inguruetako bizilagunek bakarrizketa batez gozatzeko aukera izango dute ostiral honetan, urtarrilaren 31n, 18:30ean, Dunboako auzo-elkartean. Jarduera bi hizkuntzetan izango da (euskaraz eta gaztelaniaz) eta sarrera libre izango da, toki bete arte.

Nuria Alzaga Berdintasuneko ordezkariak adierazi duenez, “aurten ere, oso pozik gaude ekimen hau hiriko auzoetara zabalduko dugulako. Irungo Emakumeen Etxea oso aktibo garrantzitsua da, eta funtsezkoa zaigu hiri osoan ezagutarazten jarraitzea. Eskertu nahi ditut Irungo Emakumeen Etxea Elkartearen lana eta auzo-elkarteen laguntza, Irungo Emakumeen Etxea eraikitzen jarraitzeko hain garrantzitsua den ekimen hau ahalbidetzen jarraitzeagatik”.

Jarduera hau jende ororentzako da, eta asmoa da Irungo Emakumeen Etxea zer den eta Udalaren ekipamendu horrek herritarren eskura zer jarduera eta zerbitzu jartzen dituen ezagutaraztea. Jarduera horretan, Ana Eguiazabalek klown bakarrizketa bat egingo du. Ondoren, bertaratuek Emakumeen Etxeari buruzko era guztietako kontuak argitu ahal izango dituzte, eta hobetzeko proposamenak  egin, Etxea bera herritarrentzako espazio ezagunagoa, irisgarriagoa eta erakargarriagoa izan dadin.

“Emakumeen Etxea Irungo auzoetan” urteko egutegia

2025. urtean, jarduera hiriko beste eremu batzuetara ere zabalduko da, auzo-elkarteak horretarako prest agertu baitira. Horrela, bada, apirilaren 11n, Katea auzoan izango da; maiatzaren 9an, Behobian, eta irailaren 19an, Erdialdean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude