Bidasoa Kirol Klubak Unai Barreto Usabarrena harrobiko jokalariarekin akordioa lortu duela iragarri du gaur. Akordioa indarrean egongo da 2030eko ekainaren 30era arte. Akordio honek Bidasoa kirol klubean harrobiko jokalariekin egiten ari den lana erakutsi du.
Julen Aginagalde Bidasoa Kirol Klubeko Kirol zuzendaria oso pozik agertu da “etorkizun handienetakoa duen jokalarietako batekin akordio hontara iristeagatik, eta oso garrantzitsua da harrobiarekin egiten ari garen lana indartzeko. Unaik proiektuan konfiantza izatea eta 2030era arte gurekin konpromisoa hartu izana albiste ona da”. Akordio honek ” gazteengan konfiantzazko lan horretan eta klubaren harrobiari balioa ematen indartzen gaitu”, azpimarratu du.
Harrobitik lehen taldera
Unai Barreto Usabarrena (Irun, 2008/04/16) Bidasoa kirol klubeko harrobiko taldeetan garatu du bere ibilbidea. Lehen urteko jubenil izanda, jokalariak Plenitude ligan debuta egin du denboraldi honetan, Viveros Herol Balonmano Nava taldearen aurkako partidan, eta bi gol sartu zituen. Gainera, Lehen Nazionaleko Il Capo Hondarribia taldean parte hartzen du, 37 gol sartu dituelarik dagoeneko, partidako 3 gol baino gehiago eginez.
Espainiako selekzioarekin ere aritzen da. Duela gutxi beraiekin aritu da Espainiako Eskubaloi Federazioaren Teknifikazio Nazionaleko Jardunaldietan parte hartzeko, otsailaren 10etik 17ra, Granadako CAR-ean.



