Familia ta Lagun programaren saio berriak IrunTXEF! lehiaketan parte hartzea proposatzen du

Otsailaren 22an, datorren larunbatean, Familia ta Lagun programaren saio berri egingo da Irunen.  Irungo Udaleko Gazteria sailak, GazteARTEan, antolatuta, 4-11 urte tarteko haurrentzat eta beren gurasoentzat bideratutako saioa izango da. Laugarren saio hau Martindozenea Gaztelekuan egingo da goizeko 10:30etik 12:30era.

Familia ta Lagun programak aisialdi denboraz gozatzeko espazioak sortzen ditu, hainbat ekimen sortzaile, dibertigarri eta hezigarriekin bidez, esaterako, urezko kirolak, yoga, familychef, bizikletan paseoak, etab. Ekimena doakoa da eta izen-emateak otsailaren 14tik 19ra tartean egin beharko dira udal webgunean, plazak mugatuak dira eta.

Zehazki, saio honetan etxeko txikiek sukaldaritzaren munduan murgilduko dira, IrunTXEF! lehiaketa baten parte izateko aukera ezin hobea edukiz. Sukaldaritzaren bitartez, familien irudimena sustatuko da eta horretarako, osagai desberdinekin jolastuko da errezetarik gozoenak ezagutzeko.

Ekimena doan da eta izen-emateak otsailaren 14tik 19ra tartean egin beharko dira udal webgunean. Plazak mugatuak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude