2025eko Inauteriak direla eta, hainbat jarduera antolatu dira hiriko adinekoen espazioetan. Tartean martxoaren 3an, astelehenean, 17:30ean, Adinekoen Zerbitzuak ‘Inauteri Festa’ egingo du Lekaeneko adineko autonomoentzako apartamentuen espazio sozialean. ‘Inauteri Festara’ joateko leku-kopurua mugatua da; beraz, interesa dutenek adinekoen espazioetako dinamizatzaileekin jarri beharko dute harremanetan.
‘Inauteri Festa’n mozorro lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta dantzaldia ere izango da. Era berean, espazioek jarduerak antolatuko dituzte aldez aurretik ere, hala nola mozorroak prestatzea eta entseguak, eta martxoaren 3an jarduera elkarrekin ospatuz amaituko dute.



