Erretiro aktiboari buruzko hitzaldia emango da Palmera Montero gunean martxoaren 6an

Palmera Montero guneak ‘Erretiroa, bizitza asmo berri bat’ hitzaldia hartuko du martxoaren 6an, ostegunean. Erretiro aktiboari buruzko hitzaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, 2. aretoan. Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloko Adinekoen Zerbitzuak antolatutako hitzaldia Graciela Imazek eta Luis Molinak emango dute, SECOT Gipuzkoako boluntarioek (Lankidetza teknikorako seniorrak).

Hitzaldia erretiroa hartzeko gertu dauden edo bizitza profesionaletik erretirora igaro diren pertsonentzako da. Bertan, erretirorako trantsizio horrek pertsonei dakarkiena gertutik ezagutzeko aukera izango dute, osasuna eta fiskalitatea bezalako gaietan aholkuak emanez. Gainera, parte-hartzaileak gizarte-gaietan eta borondatezko ekintzetan parte hartzera animatuko dituzte, erretiro aktiboa lortzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude