Bidasoa Atletiko Taldeak Irungo Hiria Krosa urtero egiteari uztea erabaki duela jakinarazi du. BATeko Zuzendaritza Batzordeak hainbat arrazoiengatik hartutako erabaki izan dela jakinarazi dute. Horrela, hiru urtean behin eskola mailan zein maila federatuan egiteko aukera aztertuko da, Gipuzkoako Txapelketaren antolakuntzarekin bat eginez eta, horrela, ekitaldiarekin bat datorren parte-hartzea ziurtatuz.