Salgai dago Plenitude Asobal Ligako lehenengo kromo-bilduma, Bidasoa Irun taldea barne

Eskubaloi Klub Espainiarren Elkartea (ASOBAL) eta Panini historia egiten ari dira Liga Plenitude 2024/2025-eko lehenengo kromo-bilduma ofiziala abian jarrita. Lehen aldiz, lehiaketaren historian, nazioarteko eskubaloian eta Espainiako talde-kiroletan, futbola alde batera utzita, zaleek album eta kromoak formatu fisikoan bildu ahal izango dituzte.

Bidasoa taldeko jarraitzaileek bilduma Irungo bi salmenta puntu ofizialetan eskuratu dezakete jada: Taldearen dendan, Artalekun, partidu egunetan eta Marrubi Gozokiak dendan. Bildumaren prezioak berriz, honakoak dira: album ofizialak 4 euro balio ditu tea kromo pakete bakoitzak euro 1.

Album sinadura

Gainera, martxoaren 14an, ostiralean, 18:00etan, lehen taldeko jokalari batzuk albumak sinatuko dizkiete Marrubira hurbiltzen direnei. Hala ere, jokalariak oraindik konfirmatu gabe daude.

Ekimen honek mugarri bat ezartzen du eskubaloian eta urrats garrantzitsua da kirola bildumagintzaren erreferente bihurtzeko bidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude