Irungo emakumeen lanbide eta zereginen agertoki izango da bihar arratsaldean Istillaga plaza

Bihar, martxoaren 19an,’Emakumeak historia kontatuz’ jarduera egingo da Istillaga plazan. Jarduera honen bitartez Irungo emakumeen lanbideak eta zereginak gertutik ezagutu ahalko dira, haien ekarpen historikoa agerian jarriz. Ekintza arratsaldeko 17:30ean hasiko da. Parean Elkartearen bitartez Mertxe Tranche historialari irundarraren ezagutzak partekatuko dira jardueran, Emakumeen Nazioarteko Egunaren egitarauaren esparruan.

Jarduera denboran atzera bidaiatzeko gonbidapen bat da. Bertan parte hartzen dutenek antzinako Irun batera joango dira, eta han, emakumeen lanbideak eta zereginak ezagutuko dituzte, eta, gainera, hiriko emakume esanguratsuenetako batzuen biografia errepasatuko dute.

Maite Cortina Berdintasuneko eta LGTBIQ+ Eskubideetako ordezkariak adierazi duenez, “Irungo emakumeen paper historikoa nabarmendu nahi dugu horrela”. Maite Cortinak azaldu duenez, “aukera ederra izango da gure hirian estraperlista, inude, prostituta eta baserritarren eta Menchu Galen lanak gertutik ezagutzeko”.

‘Emakumean historia kontatzen’ 

‘Emakumean historia kontatzen’ ekimena Hezkidetza Mahaian sortu zen. Mendibil Heziketa Zentroak konpromisoa hartu zuen bertan emakumeen lau kolektibo eta Menchu Gal karakterizatzeko ile-apainketa, makillaje eta jantziei dagokienez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude