Igandean, martxoaren 30ean, Bidasoako 10. Argazki Rallya egingo da Irunen. IAEk, Irungo Argazkilari Elkarteak, eta EKTk, Bidasoako Euskal Kultur Taldeak, antolatutako ekimena da. Parte hartzaileek kamera digitala erabili beharko dut eta argazkiak JPG formatuan atera beharko dituzte.
Argazki Rallyan parte hartzeko izen emateak EKT elkartean (Larretxipi kalea 12, Irun) egin beharko dira, rallyaren egunean bertan , 9:00etatik 10:00etara. Une horretan jakinaraziko dira Rallyaren gaiak. Prezioa 10 eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa 16 urtetik beherakoentzat, hamaiketakoa barne.
Rally honek Herriz Herri Ligan parte hartzen du. Hiru bilduma onenentzako sariak egongo dira, baita tokiko egilerik onenarentzat eta gazterik onenarentzat ere.
Lehiatzeko baldintzak
Parte hartzaile bakoitza, rallya hasi baino lehenago, bere argazki kamerako txartela hustuta izango beharko du. Bi “kontroleko” argazki burutuko dira (bata hasieran eta besteaf hamaiketakoan eta bi hauek ez dira puntuagarriak). Hauek ez dute puntuaziorik izango baina deskalifikatzeko balioko dute entregatu ezean. Gehienez, 36 argazki aurkeztu ahalko dira.
Argazkien aukeraketa apirilaren 4ra arte egingo da eta gaueko 12ak arte izango da epea. Parte hartzaileak bidasoakoargazkirallya@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte: parte hartzailearen zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakia ipiniz. Epaimahaia argazkilaritza munduan garrantzia duten pertsonek osatuko dute.



