Martxoaren 30etik, igandetik, aurrera Igandero ekimena udako ordutegira itzuliko da ordu aldaketaren ostean. Ondorioz, Colón pasealekuko mozketen ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte luzatuko da. Izan ere, neguan zehar hiriko erdigunea soilik goizez mozten da 15:00ak arte; udaran, berriz, goiz eta arratsaldez. Mozketa Iparralde eta Gipuzkoa hiribidearen arteko zatian egingo da beti bezala.
Irunbus
Trafiko mozketa honek zuzenean eragiten die Irundik igarotzen diren autobusei, berezi, Irunbuseko hiru lineei. Izan ere, mozketak iraun bitartean, hainbat geldialdi ezabatuko dira.
L1en kasuan, Zabaltza plaza, topo, Colón 43 eta Luis Marianoko geralekuak zerbitzuz kanpo egongo dira.
L2an, Fermín Calbetón, Zabaltza plaza eta Luis Marianoko geltokiei eragingo die.
Azkenik, L4an lau geraleku ezabatuko dira: Fermin Calbeton, Zabaltza plaza, S.J. Langilea eta Urdanibia plaza.



