Martxoaren 7ra arte Lannahi programako euskara ikastaroetan izena emateko aukera egongo da

Irungo Udal Euskaltegiak gogorarazten du LANNAHI programaren hirugarren txandan izena emateko epea zabalik dagoela datorren ostegunera arte (martxoak 7).

Interesa dutenek izenematea SAC24h webgunea-ren bidez edo HAZeko autozerbitzu terminalak erabiliz egin beharko dute. Horretarako, IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk (NA elektronikoa, IZENPE txartela..) erabili beharko dituzte.

Ekimenaren helburua langabezian dauden pertsonen artean euskararen ezagutza sustatzea da, euskaltegian bertan eskainiko diren doako euskara eskolen bidez. Hirugarren txandako ikastaroa apirilaren 8an hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da. Goizeko txandan izena ematen dutenek lau orduz arituko dira euskara ikasten eta arratsaldeko txandetan, aldiz, 3 orduz.

Era berean, gogorazten dugu, eskaria egiteaz gain, mailaketa proba egin behar dela, Udal Euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943505273 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.

Bete beharreko baldintzak

LANBIDEn lan eskatzaile bezala inskribatua egotea. Bestela, langabezian egotea, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egotea, edo lanean egonda ere, lanaldiak jardun osoaren % 50 ez gainditzea.

LANNAHI programan sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten hiritarrek ikastaro trinkoak egin ahalko dituzte ohiko matrikula ordainduz. Ordaindutako kopurua udalak urtero ateratzen duen beka deialdiaren bidez berreskuratzeko aukera izango dute ikasleek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude