Harrera berezia egingo zaio Irudek Bidasoa Irun taldeari bihar arratsaldeko partiduaren aurretik

Iturria: Bidasoa Irun (Egilea: Arrate Morales).

Bihar, apirilaren 29an, IRUDEK Bidasoa Irun etxera itzuliko da norgehiagoka berri bat jokatzeko. Intentsitate eta erabakigarritasun handiko partidua izango dela aurreikusten da. Horrela, klubetik Irungo zale guztiei gonbidapena luzatu diete Luis Marianoko eskaileretan gora, Artalekurantz 18:45etan elkartzeko, eta taldeari irundar zalegoaren babesa erakusteko. Harrerara bertaratzen direnen artean banderak banatuko dira.

Taldearen harrera partidaren aurretik izango da, eta 19:00etan iritsiko dira jokalariak. Parte hartzaile guztiak gonbidatzen dituzte ordubete lehenago etortzera, klubaren koloreekin jantzita, eta gure jokalariei lehen minututik motibazioa emango dien giro beroa sortzera.

19:45ean Artalekuko ateak irekiko dira, eta Ludo harmailetan ibiliko da zaleekin elkarreraginean, taldea beroketatik bertatik animatzen hasteko. Horrez gain, dendan salgai egongo dira taldearen kamisetak, banderak eta sorpresa-poltsak.

Azkenik, partidaren atsedenaldian, Ramón Arambururi omenaldia egingo zaio, Bidasoako kirol klubeko delegatua eta zuzendaritza kidea izan zena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude