Oiasso museoak bisitari kopururik onena lortu du aurtengo Aste Santuan termen inaugurazioari esker

Oiasso Museoak bere bisitari zifra onena jaso du aurtengo Aste Santuan zehar. Zehazki, 1.542 pertsonek bisitatu dute museoa apirilaren 17aren 27ra bitartean, pasa den urteko % 179a baino gehiago. Apirilaren 11n inauguratutako terma erromatarrek bultzada eman diote museoari zifra hauen lorpenean, errekor berri bat lortuz eta 2019ko 819 pertsonen errekorra ia bikoiztuz.

Hala nola, azpimarratzekoa da termen inaugurazioaren asteburuan, apirilak 12 eta 13, 1.734 bisitari jaso zirela museoak eskaini zituen ate irekietan.

Lehenengo alkateorde eta Kultura ordezkaria den Nuria Alzagak aipatu duenez, emaitzak bikainak izan dira eta begi bistakoa da Oiasso Museoa hazten jarraitzen duela modu geldiezin batean. “Termak gure museoaren altxorra dira, eta hauek, hiriko erakargarri bat izateaz gain, museoa lurraldeko erromatar historiaren erreferente bat bezala kokatzen du”, adierazi du Alzagak. Gaur, museoak Irun helbide turistiko erakargarri bezala kokatzen du, lehenengo mailako ondare historiko eta kultural batekin. “Kulturak hiriak eraldatzeko ahalmena du eta horren adibide da Oiasso Museoa” erantsi du Nuria Alzagak.

Bisitarien jatorriari dagokienez, % 56a lurraldekoak izan dira, hirutik bat irundarrak izanik (470). Estatuko bisitarien zifrak ere gora egin du % 30 bat batean.

Jardueren arrakasta

Programatutako jardueren inguruan, bisita gidatuak eta tailerrak, % 60ak plaza guztiak agortu ditu eta gehiengoak % 75etik gora egon dira okupaturik. Bai euskarazko bai gaztelerazko bisita gidatuak museora eta termetara ia guztiz bete dira. Igandeetako Santa Elenako nekropolira eta termetarako bisitak Tour Irun Erromatarra APPa erabiliz oso emaitza onak izan dituzte ere. Bisita gidatuen erabiltzaileak 345 izan dira.

Maiatzaren 1ean bisitatzeko aukera

Gainera, Oiasso museoa irekita egongo da datorren ostegunean, maiatzak 1, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Museoko eta termen aztarnalekuko bisita gidatuak eskainiko dira: gaztelaniaz 11:00etan eta euskaraz 12:30etan.

Prezioa 5,75 euro da helduentzat  eta 4 euro 7 eta 14 urteko gazteentzat. Sarrerak museoko harreralekuan, museoaren webgunean eta Oiasso sarrerak plataforman eros daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude