Gaur arratsaldean, maiatzaren 5ean, “Hedabideak eta Ijitofobia” hitzaldia hartuko du Irungo Emakumeen Etxeak. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da. Kera elkarteak eta Antxeta Irratiak antolaturik, María Garcia Mayo, kazetaria eta ijito-ekintzaileak hedabideen eta ijitofobiari buruzko hitzaldia emango du. Hitzaldia gazteleraz izango da, baina euskarako itzulpena ere izango da.



