Irun prest dago asteburu honetan Eskubaloiko Errege Kopako azken fasearen ospakuntza jasotzeko. Aukerarako apainduriko hiri batekin, Artalekuko Polikiroldegian zortzi talde finalisten artean ospatuko den kirol-egutegiaz at, Irungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jarduera-programa zabal bat antolatuko dute, kirol-ekitaldi hori hiri-ekitaldi bihurtzeko asmoz.
Jarduera sorta ostiralean, ekainak 6, hasiko da, San Juan plazan topagune batekin, 12:00etatik 00:00etara. Han, eskubaloi giro handia egongo da, eta eguna amaitzeko, Erenere DJaren kontzertua izango da, 22:30etik aurrera.
Larunbatean, ekainaren 7an, Colón ibilbidean hasiko da, zeren ordu batzuetan, 10:00etatik 13:00etara, eskubaloian aritzeko pista erraldoi bihurtuko baita. Izan ere, eskubaloiko lau zelai txiki jarriko dira, eta lurraldeko eskubaloi-eskolei gonbidapena egingo zaie, partida mistoak eta lagunartekoak joka ditzaten haien artean. Era berean, Zabaltza plazan gaztelu puzgarriak jarriko dira, musikaz girotuta, gazteek erabiltzeko eta gozatzeko.
Arratsaldean, gaztelu puzgarri horiek San Juan plazara eramango dira, eta topagunea ere han egongo denez, zale eta herritar guztien gune neuralgiko bihurtuko da plaza 17:00etatik 00:00etara. Aipatzekoa, Los Niños Jesús taldearen kontzertua, Jordi Evole buru dela, 22:30ean.
San Juan plazan pantaila erraldoi bat egongo da zaleek bere taldeen partidak ikusi ahal izateko.
Gainera, ostalaritzako establezimenduek ere bat egingo dute jai giroarekin, eta horretarako prestatutako Pintxoaren Ibilbide bat eta produktu bereziak eskainiko dituzte, Karrika Nagusia musikaz eta ‘Irun, Eskubaloiaren Lurraldea’ leloa duten kamisetekin girotuta. Horren adibide da Yon Gallardo irundar izozkigilea, “Gol de Oro” aterako duena, ekitaldiarentzat espresuki sortutako izozki bat, marakuia, kakao naturalezko gantza eta banilla ukitu bat duena.
Bestalde, tokiko merkataritzak ere aktiboki parte hartuko du kirol-ekitaldi horretan, eta erakusleihoak apainduko dituzte Irungo Udalak sustatutako erakusleiho-apainketari buruzko ikastaroan landutako elementuekin.
Gainera, Bidasoa bizirik Irungo baliabide turistikoak sustatuko dira hiriko hoteletan egingo den kanpaina berezi baten bidez, jardueren eduki informatiboa duten poltsekin, intereseko kokalekuak eta asteburuan zehar egin daitezkeen bisitak zehaztuz.
Hitzordu historikoa
Aurtengo edizioa efemeride historikoa izango da, Errege Kopak 50 urte beteko baititu eta eskubaloiaren munduan ospe handia duen plaza batean ospatuko baitu urteurrena: Irunen eta Artalekun, Bidasoa Irunen etxean, 2.200 zaleren aurrean.
Irunek eta Espainiako Eskubaloiko Errege Federazioak lotura estua dute, eta, azken urteetan, Federazioak hiria aukeratu izan du garrantzi handiko ekitaldiak antolatzeko, hala nola selekzio absolutuen Espainiako nazioarteko torneoa 2016an eta 2017an, Espainiako Kopa 2023an eta emakumezkoen talde nagusiak Parisko 2024ko Olinpiar Jokoak prestatzeko partidak.



