Cristina Laborda Irungo alkatea eta Nuria Alzaga lehen alkateorde eta Kultura ordezkariak Pauso-K Dance Studioko dantza akademiako “KV” dantza taldeko dantzariak bisitatu dituzte Arizonan Munduko Hip Hop Txapelketan lehiatu direnak. Pauso-K taldeko dantza ikasleak uztailaren 26tik abuztuaren 2ra izan ziren bertan lehiatzen. Dantzariak txapelketako finalerdien atariraino iritsi ziren.
Cristina Laborda Irungo alkateak taldea zoriondu du, eta Pauso-K taldeak hirian dantza sustatzeagatik eta prestatzeagatik egiten duen lan bikaina nabarmendu du: “Irun munduan zehar arrakasta duten dantzarien harrobi handi bat bihurtu da, eta horren erakusle da Pauso-K taldeko ikasleek osatutako KV taldea, munduko hip-hop txapelketan lekua egitea lortu duena”.
Finalera iritsi ez arren, Aiora Bordak, Amaya Andrinok, Celia Penagosek, Elaia Lazkanok, Iraila Saenzek, Izadi Santamariak, Lucía Doradok, Luna Burguerak eta Nora Tausek (14 eta 17 urte bitartekoak) osatutako taldea izan da Euskadin kategoria horretako munduko finalerdien atarian sailkatzea lortu duen dantza talde bakarra.
Neskek adierazi dute “egia bihurtutako ametsa” dela, eta nabarmendu dute lorpen handi hori ez dela “kasualitatea”, “lan eta diziplina ordu askoren” emaitza baizik. Dedikazio amaigabea, gaur egun fruituak ematen dituena eta hau bezalako mundu mailako arrakasta bihurtzen dena. Taldea lanean ari da etorkizuneko txapelketetara aurkezteko.