Urriaren 1etik 5era ospatuko da hirian Adinekoen Astea. Izan ere, urriaren 1ean ospatzen da Adinekoen Nazioarteko Eguna. Nazio Batuek “Adinekoek tokiko eta munduko ekintzari bultzada ematen diote: gure aspirazioak, gure ongizatea eta gure eskubideak” leloa proposatu dute aurtengo ospakizunetarako. Antolatutako programa aurkezteko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Irungo alkate Cristina Labordak eta Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko ordezkari Josu Iguiñizek, hiriko adinekoen elkarteetako ordezkariekin batera.
Cristina Laborda alkateak azpimarratu duenez, adineko pertsonek funtsezko zeregina dute gure hiriko egunerokotasunean: memoriaren, esperientziaren eta eskuzabaltasunaren adibiderik onena baitira. “Elkarte ezberdinek hartu duten konpromisoak eta parte hartzeak gogorarazten digute Irun belaunaldi guztietatik eraikitzen dela”, erantsi du Labordak. Era berean, alkateak gaineratu du aste honek hori aitortzeko, balioesteko eta bere ekarpen iraunkorra eskertzeko aukera ematen duela.
Josu Iguiñiz ordezkariak nabarmendu duenez, berriz, irundarren % 24k 65 urte baino gehiago dituzte, eta bizi kalitatea gero eta handiagoa da. Gainera, datozen hamarkadetan, joera hori harago joango da. Iguiñizek azpimarratu duenez, “Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Arloak adinekoen bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko proiektuen alde egiten du”. Bestalde, Gizarte Ongizateko ordezkariaren hitzetan aste honetan ere herritar askoren beharrak aldarrikatu behar dira, zerbitzu hobeen, ongizate fisiko eta mentala sustatzen duten programa gehiagoren eta haiekiko errespetu handiagoaren bidez”.
Programaren barruan, aipatzekoa da lehenengo Adinekoak Gogoz antzerki jaialdia: Amaia Kultur Zentroan izango da, urriaren 1ean bertan, 17:30ean, eta hiriko adinekoen espazioetako eta Gure Altxor eta Nagusilan elkarteetako antzerki taldeek parte hartuko dute. Era berean, adimen emozionalari buruzko hitzaldi bat izango da, urriaren 3an, Palmera-Montero Gunean, baita “Jarri nire azalean” sentsibilizazio jarduera ere, urriaren 4an, 11:00etatik 12:30era, Zabaltza plazan: herritarrek adin simulagailu bat izango dute eskura, adinekoak egunerokoan nola sentitzen diren esperimentatzeko. Azkenik, urriaren 5ean, dantzaldi bat izango da, Zabaltza plazako kioskoan.
Hona hemen egitarau osoa:
Urriak 1, asteazkena
- Antzerki jaialdia: Adinekoak Gogoz
- Antolatzailea: Irungo Udala
- Ordua: 17:30-19:00
- Lekua: Amaia Kultur Zentroa
Urriak 2, osteguna
- Adinekoen Asteko Tipi Tapa
- Antolatzaileak: Irungo Udala, Osasun Saila – Osakidetza eta Nagusilan elkartea
- Ordua: 10:00
- Lekua: Luis Mariano zentro soziala (irteera)
- Adinekoak Bakearen Alde (munduko adinekoen egoerari buruz hausnartzeko gonbidapena), Nagusilan elkarteko koruak girotua
- Antolatzaileak: Gure Altxor eta Nagusilan elkarteak
- Ordua: 17:00-18:30
- Lekua: Iraso zentro sozialaren kanpoaldea
- Txokolate edana eta dantzaldia Belaskoenean
- Antolatzailea: Soroxarta elkartea
- Ordua: 17:00
- Lekua: Belaskoeneko adinekoentzako espazioa
Urriak 3, ostirala
- Hitzaldia, Rebeca Garcíaren eskutik: “Gure baitako emozioak: bizitzako garai bakoitzari zentzua ematea”
- Antolatzailea: Irungo Udala
- Ordua: 18:00-19:30
- Lekua: Palmera-Montero Gunea
- Ibilaldi neurtua
- Antolatzailea: Zelaiburu elkartea
- Ordua: 16:00
- Lekua: Kateko auzo elkartearen egoitza
Urriak 4, larunbata
- Sentsibilizazio jarduera: “Jarri nire azalean”
- Antolatzaileak: Irungo Udala eta Adinkide elkartea
- Ordua: 11:00-12:30
- Lekua: Zabaltza plaza
- Antzerki jaialdia: Adinekoak Gogoz
- Antolatzailea: Irungo Udala
- Ordua: 17:00-18:00
- Lekua: Lekaeneko espazio soziala
Urriak 5, igandea
- Dantzaldia kioskoan, Orquesta Tsunami taldeak girotua
- Antolatzailea: Irungo Udala
- Ordua: 18:00-20:00
- Lekua: Zabaltza plaza
- Nagusikleta
- Antolatzaileak: Irungo Udala eta Nagusilan eta Balazta elkarteak
- Ordua: 18:00-20:00
- Lekua: Zabaltza plaza eta Colón ibilbidea
- 90 urtetik gorakoen omenaldia
- Antolatzailea: Zelaiburu elkartea
- Ordua: 18:00
- Lekua: Kateko auzo elkartearen egoitza
Adinekoak Gogoz antzerki jaialdiaren urriaren 1eko emanaldirako gonbidapenak turismo bulegoan banatuko dira, 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara eta, astelehenean, 15:30etik 19:00etara; https://amaiakz.sacatuentrada.es/ webgunean; eta txarteldegian, egunean bertan, betiere sarrerarik geratzen bada.
Rebeca Garcíaren hitzaldirako, berriz, ez da sarrerarik beharko: interesdunak aretoa bete bitartean sartu ahalko dira.
Hiria, apain-apain adinekoentzat
Adinekoen Asteari jarraipena emateko, Udalak kartel eta banderatxoak jarriko ditu hiriko puntu batzuetan:
- Erdialdeko faroletan, Adinekoen Asteko kartelak.
- Hiriko adinekoentzako zentro bakoitzean, bi banderatxo.



