Oiasso Museoak Aniztasunaren Galaren bosgarren edizioa hartuko du ostiral honetan

Oiasso Museoak Aniztasunaren Galaren bosgarren edizioa hartuko du ostiral honetan, hilak 17, 19:00etatik aurrera. Ekitaldi hori inklusioaren eta sormenaren benetako festa gisa finkatu da, eta oraingoan, aukeratutako familiaren ideia ardatz nagusi gisa. Galarako sarrerak 5 euroren truke lortu daitezke Oiasso Museoan bertan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuaren babesarekin, bertan, artearen, dantzaren eta musikaren bidez, aniztasunak gizartea eraldatzeko motor gisa duen balioa aldarrikatzen duten hainbat diziplinatako artistak eta kolektiboak bilduko dira. Aurtengo edizioan, Ezezagunok Antzerki Taldearen indar eszenikoaz, Uikan Dantza Taldearen talentuaz, Jakes Txapartegi eta Simon Ezquiagaren musikaz edota Iñaki Salvadorren musika zuzendaritzaz ala MagicSing Elkartearen emanaldiaz gozatu ahal izango du publikoak.

Gainera, Emma Larreta aktoreak gidatuko du gala, eta kontalari gorren talde baten parte-hartze berezia izango du, Agisas elkartearen lankidetzari esker. Halaber, zeinu-hizkuntzako interpretea izango du, ikuskizuna ez ezik, pertsona guztien gaitasunak agerian uzten dituen topaketa ere izan nahi duen ekitaldiaren irisgarritasuna bermatzeko, izan ere, edizioz edizio, ikusle kopurua eta aitortza handituz joan den ekitaldia da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude