‘Elkarrizketa Feministak’ programako azken saioa ostiral honetan egingo da Irungo Emakumeen Etxean

Elkarrizketa Feministak’ programako azken saioa ostiral honetan egingo da Irungo Emakumeen Etxean. ‘Maternidades a debate en la producción cultural’ ikerketaren aurkezpena antolatu dute. Hitzordua ostiral honetan, hilak 14, 18:30ean izango da, Irungo Emakumeen Etxean. Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte.

Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak (IEEE), hitzarmenaren eta ‘Elkarrizketa Feministak’ programaren esparruan antolatutako ekintza da. Aurkezpenaren ondoren, Elixabete Imazekin iritzia partekatzeko eta galderak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Emakundek diruz lagundutako ikerketa hau diziplina anitzeko talde batek egin du, Elixabete Imaz EHUko irakasleak koordinatuta, eta bera joango da ikerketa aurkeztera. Ikuspegi feministatik abiatuta, jaso, aztertu eta sailkatu diren materialek amatasunaren arau-ereduak kritikatzen dituzte eta esperientziak partekatu eta eztabaidatu nahi dituzte. Proiektuak, Euskal Autonomia Erkidegoan 2018 eta 2024 bitartean sortutako egiletza indibidual edo kolektiboko obra horien bidez, amatasunen eta ez-amatasunen inguruan sortzen ari diren gizarte-eztabaidak aztertzen ditu.

Elkarrizketa Feministak

‘Elkarrizketa Feministak’ programa foro berri bat da, hilean behin gai edo formatu berri bat abiapuntu hartuta emakumeengan eragina duten askotariko errealitate berriak ezagutaraztea eta haiei buruz hausnartzea helburu duena. Azaroko azken saio honekin, 2025eko programazioa amaitutzat emango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude